Zornotzako familia monoparentalek %25eko deskontua izango dute kirol arloko familia-bonuan

Anboto 2022ko uzt. 20a, 12:04

Zornotzan guraso bakar batek osaturiko gero eta familia gehiago dagoenez, udalak joera horri erantzuteko moldaketa egin du ordenantza fiskaletan.

Udalak adierazi duenez, Zornotzan gero eta gehiago dira guraso bakar batek osatutako eta ardurapean seme-alabak dituzten familiak. Bada, gero eta handiagoa den joera horri erantzun guran, aldaketa txiki bat egin du ordenantza fiskaletan. Guraso bakarreko familia zornotzarrek %25eko beherapena izango dute kirol zerbitzuetako familia-abonuan. Miren Martiarena ogasun zinegotziak adierazi du udalak "gehien behar duten kolektiboei babesa ematea" dutela helburu. Bestalde, guraso bakarreko familiak laguntzeaz aparte, udalak beste hobari bat sortu du kirol zerbitzuetan, langabezian gutxienez hiru hilabete daramaten pertsonentzat. Udal euskaltegiari dagozkion prezioak ere aldatu egin dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!