Astebetean 190 kasu berri identifikatu dituzte eskualdean

Uztailaren 11tik uztailaren 17ra koronabirusagatik 190 kutsatu detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 54 Zornotzan, 53 Durangon, 24 Abadiñon, 17 Zaldibarren, 13 Elorrion, hamarna Berrizen eta Iurretan, 3 Otxandion eta bina Izurtzan, Mallabian eta Mañarian. 

Astebetean 6828 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 666 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 33, Zainketa Intentsiboen Unitatean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!