Eduki-sexistarik bako musika-zerrenda ipini dute zornotzarren zerbitzura

Anboto 2022ko uzt. 11a, 13:57

Zornotzako Udalak Spotify kontua sortu eta eduki-sexistarik bako musika-zerrenda bat ipini du herritarren, elkarteen eta ostalarien zerbitzura.

Tresna honen bitartez, udalak "tokiko musika, arduratsua, errespetuzkoa eta ez-sexista" kontsumitzera gonbidatu gura ditu herritarrak; publiko orokorra eta gazteak "bereziki". Gazteekin batera "hausnarketak eta eztabaidak" sustatzea gura dituzte, "gizartea eraldatzen laguntzeko, matxismoari aurre egiteko eta berdintasunezko gizarte bihurtzeko". Besteak beste Beldur Barik programaren baitako abestiak eta Zor Hontzaren abestia sartu dituzte.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!