Jon Larrearen taldeak jarraituko du Amorebietaren zuzendaritzan

Anboto 2022ko uzt. 9a, 17:27

Berea izan da taldeko hauteskundeetara aurkezturiko zerrenda bakarra, eta horrenbestez berak gidaturiko batzordeak jarraituko du Amorebieta beste lau urtez zuzentzen. 

Larreak adierazi duenez, futbol taldea zuzentzen jarraitzeak “erantzunkizun handia suposatzen du”, baina “ilusio handiz” egingo dio aurre “SD Amorebietarentzat onena lortzeko asmoz. Presidenteak “klubaren egoera egonkortu eta etorkizun on bat bermatu” gura du. “Azken denboraldi honetan kirol helburua lortu ez dugun arren, esperientziak gauza asko ikasteko balio izan digu eta praktikan ipini gura ditugu”, azaldu du Larreak. Presidenteak zaleek emaniko babesa eskertu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!