Gazteen emantzipaziorako, gizarte ekintzarako eta bainuontzia aldatzeko laguntzak prest Zornotzan

Anboto 2022ko uzt. 8a, 15:16

Zornotzako Udalak diru laguntza sozialen lau poltsa kaleratu ditu. Interesdunek zabalik daukate eskerak egiteko epea. 

Honako laguntza hauek eskatu ahalko dira:

Desgaitasuna dutenentzako laguntza ekonomikoa. Laguntzagaz tratamendu beharrizanak, tratamendu terapeutikoak lagunduko dituzte. 25.000 euro bideratu dituzte laguntza poltsa horretara. Eskaria egiteko epea urriaren 31n amaituko da.

Gizarte ekintzarako laguntzak. Legez eratutako eta irabazi asmorik bako elkarteek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek. Egoitza Bizkaian dutenek eta jarduerak Zornotzan egiten dituztenek. Berdin baztertuta edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden kolektiboei arreta eskaintzen dieten elkarteak. 30.000 euro bideratuko dute horretara. Laguntzok eskatzeko epea uztailaren 20an amaituko da. 

Gazteen emantzipaziorako laguntzak (Alokairua). 18-35 urte bitarteko gazteei etxebizitza alokairua ordaintzen laguntzeko lerroa da. Horretarako, onuradunek Zornotzan bizi beharko dute. Laguntzak 12 hilabetekoak izango dira. Etxebizitzan erroldaturikoen diru sarrerek ezingo dute 75.000 euroen muga igaro. Era berean 28.000 euroko gutxieneko sarrerak izan beharko dituzte. Diru laguntza hauetara 20.000 euro bideratuko dituzte. 

Oztopo arkitektonikoak kentzeko laguntza. 80 urtetik gorakoei eskainitako laguntzak dira, zehazki, bainuontziaren ordez dutxa ipintzeko. Onuradunak ezin izango du 15.000 euro baino gehiagoko ondare higigarririk izan, ezta jabetzako bigarren etxebizitzarik ere. Deialdi honetarako 6.000 prestatu dituzte. Eskariak egiteko epea urriaren 31n amaituko da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!