Garbiketa zerbitzuko ibilgailuak eta edukiontziak berritu dituzte

Anboto 2022ko uzt. 1a, 12:19

Garbitasun lanetarako makina elektriko bi, lau ibilgailu arin eta petrolio-gas likidotuarekin (PGL) funtzionatzen duen kamioi laguntzaile bat gehitu dute zerbitzura.

Birziklapena sustatzeari dagokionez, udalak 400 edukiontzi berri ipini ditu udalerrian zehar. Hobekuntza horiei guztiei esker "bilketa-denbora murriztu" eta "kamioien gas-isurketa" murriztuko dela adierazi du Juan Mari Ugaldek, Iraunkortasun eta Zerbitzuetako zinegotziak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!