Ainhoa Salterain izango da Zornotzako EAJren alkategaia 2023ko udal hauteskundeetarako

Anboto 2022ko eka. 30a, 20:59

2023ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako alkategai aurkeztu du Zornotzako EAJk.

Ainhoa Salterain Gandarias izango da Zornotzako EAJren alkategaia 2023ko udal hauteskundeetarako. Egun Salterain Gizarte Ekintzako zinegotzia da Zornotzako udalean. Horrez gain, 20 urtez Erandioko enplegu, ekonomiaren sustapen eta tokian tokiko garapenerako Behargintzako koordinatzaile gisa aritu da lanean.

"Hiritarrekin batera eta gure udalerrian modu batean zein bestean lan egiten duten eragileen ondoan lan egitea dut helburu, horrela heltzen gara elkarren artean erabakitzera, gardentasuna sustatuz eta informazio argia eskainiz", azaldu du Salterainek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!