Amorebonoak agortu diren arren, trukatzen ez diren txartelak eskuragarri ipiniko dituzte abuztutik aurrera

Anboto 2022ko eka. 28a, 09:54

Zornotzako Udalak martxoan kaleratutako 32.000 Amorebonoak agortu egin dira. Dena den, dendetan trukatu barik geratzen direnak eskuragarri egongo dira abuztutik aurrera.

Udalak herritarren harrera txalotu du, bonu bakoitza erabiltzeak udalerriko saltoki eta establezimenduei lagunduko baitie. Esti Martiartu ekonomia sustapen eta enpelgu zinegotziak gogoratu du Amorebonoen erabilera denbora hilabete bikoa dela. Horrenbestez, erabiltzen ez direnak berriro ere eskuragarri ipiniko dituzte abuztuan, eta edonork lortu ahalko ditu ohiko puntuetan. Zelaieta zentroko kutxazainean eta udaletxeko kutxazainean. Abuztutik aurrera Amorebonoa erosten duenak hile biko epea izango du txartela gastatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!