Elkarretaratzera deitu dute Zornotzan izandako eraso matxista gaitzesteko

Anboto 2022ko eka. 25a, 20:32

Mugimendu feministak 2020an egindako mobilizazio baten irudia.

Mugimendu feministak jakinarazi duenez, erasoa Larrea auzoan gertatu da gaur goizaldean.

Zornotzako Udalak jakinarazi duenez, eraso matxista bat egon da herrian. Mugimendu feministak sare sozialetan jakinarazi duenez, erasoa goizalde honetan gertatu da Larrea auzoan. Udalak kontzentratzera deitu du. Astelehenean elkarretaratzea egingo dute udal plazan, 18:30etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!