Osasungintza publikoa "defendatzeko" elkarretaratzea gaur Zornotzan

Anboto 2022ko eka. 22a, 09:55

ZOPAk, Zornotza Osasun Publikoaren Alde plataformak, elkarretaratzea egingo du anbulatorio aurrean. Mobilizazioa 11:30etan izango da.

"Sagardui sailburuaren azken hitzak" entzun eta gero, ZOPAk elkarretaratzea egingo du "osasun publikoaren alde".  "Urteak daramatzate osasun sistema publikoa desegiten pribazitazioaren mesedetan. Lehendik ere nabaria zen, baina orain dela egun batzuk oso argi esan zuen Sagarduik. Hori dela eta, kalera aterako gara osasun sistema publikoa eta kalitatezkoa aldarrikatzeko", adierazi dute plataformako kideek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!