Zornotza Europa Ekialdeko kulturen topaleku izango da 'Tilofest' jaialdiagaz

Anboto 2022ko eka. 16a, 08:57

Europa Ekialdeko kulturek, dantzek, musikek eta gastronomiek bat egingo dute Zubiondon. Ekitaldiak 17:00etan hasiko dira.

Errumania, Errusia, Moldavia, Bulgaria edo Georgia. Berdin dio jatorriak. Guztiek izango dute lekua Zornotza, udalerria Europa Ekialdeko kulturen topaleku izango baita zapatuan. Zornotzako Juravca elkarteak Tilofest jaialdia antolatu du udalaren laguntzagaz, eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera hainbat ekitaldiz girotuko dute Zubiondo ingurua. Komunitate horietako dantzez, musikaz eta jantziez gozatu ahalko da. Horrez gainera, Errumaniako produktu tipikoak eskainiko dituen txosna bat ere ipiniko dute, bertara joatera animatzen diren gozamenerako. Jaialdian parte hartuko duten elkarteak honako hauek dira: Eslaviar-euskal kultur elkartea, Rodina, Gasteizko Georgia Etxea, Krasotata na Bulgaria Orfey-taldea, Palenka, Petru onta din Moldova eta Bilboko Milenium taldea. 

Tiloa ikur

Tilofest jaialdiak tiloari zor dio bere izena. Euskal herria haritzarekin oso lotuta dagoen eran, lipovenar errusiar komunitateak beste zuhaitz batekin du lotura handia: ezkiarekin edo tiloarekin. Juravca Zornotzako emakume errusiar-lipoveniarren abesbatza da. Izenak hegazti migratzailea esan gura du, eta horrekin adierazi gura dutena da errusiar-lipoveniar komunitateak duela 400 urte migratu behar izan zuela Errusiatik, eta geroago, Errumaniatik Euskal Herrira migratu behar izan zuela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!