Zornotzarrek telefono mugikorra erabilita ordaindu ahalko dituzte zergak eta tasak uztailetik aurrera. Udalak Bizum eta MiPago Wallet ordainketa sistemak aktibatuko ditu herritarrei ordainketak erraztu asmoz. Bestalde, datorren urtean ordainketa sistemaren erabilera hedatzea aurreikusi dute. Kultura eta kirol ikuskizunetarako sarrerak zein udaltzaingoaren isunak sistema berdinagaz ordaindu ahal izatea gura dute. likidazioak.
Egitasmo honen bitartez Zornotzako Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak sortutako ordainketa-sistema berriekin eta zergak eta tasak helbideratu gabe ordaintzea erraztuko du.