Dudagoitia auzoa ur edangarriz hornitu dute

Anboto 2022ko eka. 10a, 14:07

Zornotzako Udalak 200.000 euroko inbertsioa egin du.

Zornotzako Udalak amaitu ditu Dudagoitia auzoa ur edangarriz hornitzeko lanak. Orain arte, ura Aietza errekako hartune batetik sartu izan dute etxeetara. Matxura ugari izaten zituelako eta sarea zaharkituta geratu delako, sistema berria ezarri dute. Sare berriak Dudeako San Migelen eta Dudagoitia auzoaren arteko distantzia egiten du. Etxola berri bat instalatu dute horretarako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!