Zornotzako gazteek gaueko autobus zerbitzuak izango dituzte Arratiako herrietako jaietatik eta Galdakaoko jaietatik bueltatzeko

Anboto 2022ko eka. 9a, 09:00

Igorreko jaiak (Argazkia: Begitu).

Zornotzako Udalak eta Arratiako Udalen Mankomunitateak gaueko autobus zerbitzuak antolatu dituzte gazte zornotzarrak udako jaietatik etxera itzultzeko. Lehenengo autobus zerbitzua zapatu honetan eskainiko dute, Igorreko jaiak direla eta.

AUTOBUS ZERBITZUAK HERRIKA ETA ORDUKA

Igorreko jaiak

  • Ekainaren 11n eta 18an (zapatua biak)
  • Itzulera orduak: 02:30 eta 05:00
  • Lekua: autobusen parada

Bediako jaiak

  • Ekainaren 25a (zapatua)
  • Itzulera orduak: 02:30 eta 05:00
  • Lekua: autobusen parada

Arantzazuko jaiak

  • Uztailaren 1a (barikua)
  • Itzulera orduak: 03:30
  • Lekua: autobusen parada

Dimako jaiak

  • Uztailaren 2a (zapatua)
  • Itzulera orduak: 02:30 eta 05:00
  • Lekua: autobusen parada

Lemoako jaiak

  • Uztailaren 30a (zapatua)
  • Itzulera orduak: 02:30 eta 05:00
  • Lekua: Correosen ondoan

Zeanuriko jaiak

  • Abuztuaren 13a (zapatua)
  • Itzulera orduak: 02:30 eta 05:00
  • Lekua: autobusen parada

Areatzako jaiak

  • Abuztuaren 26a (barikua) 
  • Itzulera orduak: 02:30 eta 05:00
  • Lekua: autobusen parada

Arteako jaiak

  • Irailaren 9a (barikua) 
  • Itzulera orduak: 02:30 eta 05:00
  • Lekua: autobusen parada

Galdakaoko jaiak

  • Irailaren 10a eta 17a (zapatu biak)
  • Itzulera orduak: 02:30 eta 05:00
  • Lekua: Galdakaoko Laboral Kutxan (Juan Bautista Uriarte kalea)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!