Zornotzako Udalak herrian zehar agerturiko pintaketak gaitzetsi ditu

Anboto 2022ko eka. 7a, 09:39

Gobernu taldeak dio margoketak ezabatzeak eta hormak garbitzeak "kostu oso handia" duela eta beharginek hainbat egun behar izango dituztela ezabatzeko.

Zornotzako Udalak ohar batean adierazi duenez, azken asteetan pintaketak agertu dira herriko hainbat lekutan, tartean, Bizkargiko baselizan. Udalak "ondare historikoari egin dioten erasoa" gaitzetsi du, eta gaineratu du pintaketa horiek "iraganeko garaiak" gogoratzen dituztela. Udalak berretsi du margoketa horiek kentzeak eta hormak garbitzeak "oso kostu handia" duela, hainbat langileren lanaz gainera. "Lan hori egunetan egiten da, udalerriko hormak egoera duin batera itzul daitezen. Hala ere, zoritxarrez, leku batzuetan pintadak ezabaezinak dira, eta igarri egiten dira horien aztarnak edo ezabatzeko egin diren partxeak", azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!