Zelaieta parkeko jolasguneari aterpea ipiniko diote

Anboto 2022ko eka. 3a, 18:00

Proiektua gaur onartu dute gobernu batzordean. Udalak 523.000 euro bideratuko ditu obretara. Lanak exekuzio-fasean hasten direnean, obra lau hilabetean amaituta egotea gura dute. 

Zornotzako Udalak Zelaieta parkeko txintxaunei aterpe bat ipintzea onartu du. Eguraldi txarra dagoenean ere, herriko umeek urte osoan zehar jolastu ahalko dute Zelaietako txintxaunetan. Egitura egur laminatuzkoa izango da, lau zutabez osatuta egongo da, eta teilatuak ura desbideratzeko maldak izango ditu. Halaber, egiturak polikarbonatozko itxitura bat izango du bere perimetroan, euria albotik sartzea ekiditeko. Argiztapenari dagokionez, LED zerrenda batzuk ipiniko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!