Ganeko igerilekuak ekainaren 15ean zabalduko dituzte

Anboto 2022ko eka. 2a, 13:56

Igerilekua ezelako murrizketa barik zabalduko dute. Astelehenetik zapatura 11:00etatik 21:00etara. Domeketan, 11:00etatik 20:00etara.

Banakako sarrerak zein 10 sarreratako bonuak erosi ahalko dira. Helduen banakako sarrerak 4 euro balioko ditu. Adinbakoenak, 2. Helduen hamar euroko bonuak 30,30 euroan eskuratu ahalko dira. Umeenak 15,20 euroan. Bestalde, elkarteek eta udalekuetako erabiltzaileek egun bateko sarrerak erosi ahal izango dituzte, helduen kasuan 2 euroan eta adingabeen kasuan 1,10 euroan.

3 hilabeterako bonuak
Uda osoko bonua egin gura dutenek horretarako aukera izango dute honako prezio hauetan. Familiakoa 45,5 euroan, banakakoa 30,30 euroan, 15 urtetik beherakoa 20,20 euroan eta Gazte Karneta erakutsita, 24,20 euroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!