Lakaren 'Amaigabeko bideak' erakusketan zornotzarraren marrazkiak eta eskulturak egongo dira ikusgai. Astelehenetik barikura egongo da irekita lokala, 17:00-21:00 bitartean.
'Gaurko euskal eskultoreak' erakusketan ere parte hartuko du Lakak, beste 100 eskultore baino gehiagorekin. Azken Muga elkarteak antolatu du erakusketa, euskal kultura herritarrei hurbiltzeko asmoagaz. "Gaur egun euskal eskultura egoera kritikoan dago, azken hamarkadako krisi ekonomikoa eta egungo osasun-krisia medio. Horrela, sektore osoak ziklo berri bati ekin dio, gizartean sortutako aldaketetara egokituz eta harekin konektatzeko modu berriak bilatuz".
Erakusketa ibiltaria da 'Gaurko euskal eskultoreak'. Ekainaren 16an, hitzaldia eskainiko dute, gainera, Zornotza Aretoan.