Zornotzako ikastetxeetako 30 bat ikaslek 2030 Agendaren baitan landurikoa helarazi diote udalari. Ikasturte honetan, Udal mailan, Garapen Jasangarriaren Helburuetatik hamaikagarrena aztertu dute, hau da, Hiri eta komunitate jasangarriei dagokien puntua. Zehazki, Zornotzako berdeguneak eta bizikleta bidezko mugikortasuna landu dituzte. Egoera aztertu eta azaldu ondoren, hartutako konpromisoak azaldu zituzten eta udal arduradunei bideratutako proposamenen berri eman zuten, beti ere, Zornotza udalerri jasangarriagoa izateko helburuarekin. Agirrebetia alkateak eskerrak eman zizkien ikasleei, urtero programa honen baitanegiten duten ahaleginagatik eta lanagatik.