Zornotzako Udalak Amorebonoen laugarren edizioari ekin dio gaur. Herritarrek 20 eurora arteko erosketak egin ahalko dituzte 15 euroko gastua eginda. Udalak 160.000 euro bideratu ditu egitasmora eta guztira 32.000 bonu ipiniko ditu zirkulazioan. Bonuak abenduaren 15era arte egongo dira erosgai. Estibalitz Martiartu ekonomia, sustapen eta enplegu zinegotziak herriko komertzioenganako "konpromisoa berretsi" du, eta adierazi du "konfiantza osoa" duela kanpainak herritarren artean izango duen "onarpenean". Martiartuk zornotzarrak zein Zornotzatik kanpokoak deitu ditu kanpainan hartzera.
11 bonu
Herritar bakoitzak 11 bonu erosi ahalko ditu gehienez. Lehenengo sektoreko ekoizleekin baliatzeko bost, eta herriko gainerako establezimenduetan baliatzeko beste sei. Bonuak Zornotzako udaletxeko eta Zelaieta zentroko kutxazain automatikoetan egongo dira eskuragarri. Txartelak lortzeko beharrezkoa izango da NAN elektronikoa edo BAKQ sistema aktibatuta izatea.