Plaka bat ipini dute Konbenio plazan, Zornotzako Itunetik 150 urte igaro direla gogoratzeko

Ekaitz Herrera 2022ko mai. 24a, 15:10

Gaur, maiatzak 24, 150 urte betetzen dira Konbenio kaleko Belaustegitoitia etxean Amorebietako Hitzarmena sinatu zenetik

Zornotzako Udalak azken gerra karlistan gertatutako guztia gogora ekarri du hilabete honetan zehar, eta gaur, amaiera gisa, plaka edo 'totem' bat ipini du. Plaka Konbenio plazan ipini du, duela 150 urte Zornotzako Ituna sinatu zen Belaustegigoitia etxearen parean. Agirrebeitiak gogoratu du etxea "funtsezkoa" izan zela azken gerra karlistan bakea lortzeko: "gure udalerria itun baten lekuko izan zen, gerora babestu ez zen gertaera historiko baten testigu. ‘Totem’ edo plaka honekin zornotzarren artean bizirik egotea nahi dugu gure udalerrian bakearen alde egindako ahalegina; eta modu berean, Zornotzako historian". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!