Zornotzako Udalak zabaldu du umeen danborradan izena emateko epea. Uztailaren 26an egingo dute, Santa Ana egunean, Karmen eta Santanatxu jaien barruan. Izena emateko epea ekainaren 8ra arte dago zabalik, eta inskripzioa Gazte Informazio Bulegoan edo www.ametxgazteria.eus web orrian egin beharko da. Izena ematerakoan interesdunaren izena eta jaioteguna adierazi beharko da; baita arduradunaren telefono zenbakia ere. Era berean laguntzaile lez atera gura duten gurasoek izena eman ahalko dute Zelaieta zentroan zein 946300650 zenbakian.
Jantziak
Ohi bezala, bost figura egongo dira umeen danborradan: sukaldariak, antortxeroeak, fusileroak, kantinerak eta danborreroak. Udalak gogorarazi du arau orokorrak zehazten duen moduan, lehenengo aldiz izena ematen duten pertsonak sukaldari izango direla; bigarren urtean, antortxero; eta horrela, hurrenez hurren, lehen aipatutako hurrenkeran. Era berean, urte horretan dagokion kategorian plazarik ez badago, inskribatutako pertsonak aurreko
urtekoan errepikatu beharko du.
Entseguak
Antolatzaileek gogorarazi dute izena eman duten umeek gutxienez entseguen %50era joan behar dutela. Hauek dira entsegu egunak:
- Tanborreroak: Ekainak 22 eta uztailak 6,13,20. 18:00
- Fusileroak: Uztailak 5,12,19. 18:00
- Kantinerak: Uztailak 11,14,18. 18:00