Amorebietaren ametsak urtebete iraun du

Anboto 2022ko mai. 21a, 22:00

Artxiboko irudia

Datorren denboraldian 1 RFEF lehenengo mailan jokatuko du.

Bukatu da. Amaitu da Amorebietaren ametsa. Urdinak gogor ahalegindu diren arren, ezin izan diote mailari eutsi.

Gaur Cartaganeraren aurka jokatu eta 5-0 galdu dute. Beraz, liga bukatzeko jardunaldi baten faltan Amorebietak maila galdu du.

Hori horrela, datorren urtean RFEF lehenengo mailan, hau da, lehengo Bigarren B mailan, jokatuko dute urdinek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!