Astelehenean hasiko dira Zubiondoko skate pista berritzeko lanak

Anboto 2022ko mai. 20a, 14:05

Pista berria gaur egungoaren lekuan eraikiko dute, baina zabalagoa izango da. Bi modalitate nagusiak praktikatu ahalko dira: "skate" eta "park". Irailerako erabilgarri egotea gura dute.

Zornotzako Udalak Zubiondoko skate pista berritzeko lanak hasiko ditu astelehenean. Eremuaren neurriak 65x25 metro ingurukoak izango dira eta berdegunez inguratuta egongo da. Erabiltzaileek modalitate nagusi biak praktikatu ahalko dituzte: 'street' eta 'park'. Proiektuak 270.000 euro inguruko aurrekontua du. Obrak irailerako bukatzea espero dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!