[BIDEOA] Maiatzak 18 zituen

Ekaitz Herrera 2022ko mai. 18a, 14:11

Frankistek Amorebieta eta Etxano hartu zituztela 85 urte betetzen dira gaur. Udal agintariek biktimen omenezko pebetontzia isiotu dute gaur Zelaieta parkean.

Gaurko egunez izan zen. Duela 85 urte. 1937ko maiatzaren 18an. Amorebieta eta Etxano udalerriak frankisten menpe geratu ziren asteetako errepresioa eta erasoak jasan ostean. Ugariak izan ziren udalerri bien kontrako bonbardaketak. Apirilean gertatu ziren batzuk. Maiatzean beste ugari. Baina gubidagabeenak, maiatzaren 14tik 17ra bitartean. Tarte horretan, gutxienez, 6 bider bonbardatu zituzten udalerri biak. Hurrengo egunean jausi ziren Amorebieta eta Etxano tropa frankisten eskuetan. Gaur, data hura gogoratzeko eta garai hartako biktimak omentzeko, Zornotzako udal agintariek pebetontzia piztu dute Zelaieta parkean. Sua errekreazio txiki batek lagunduta isiotu dute. Garaiko errekete eta falangisten itxuragaz jantzitako aktoreekin.

Bariku honetako paperezko zenbakian, ANBOTOk Amorebietan eta Etxanon egondako errepresio frankistari buruzko erreportajea kaleratuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!