Mikel Urdangarinek eta BOSak elkarregaz ospatuko dituzte urteurrenak

Anboto 2022ko mai. 17a, 18:00

BOSek MIkel Urdangarinen abesti esanguratsuenetako batzuk moldatuko ditu, eta horrez gainera kontzertu sorta bat elkarregaz emango dute, eta disko bat elkarregaz grabatu. Urdangarinen ibilbidearen 25. urteurrena. Bilbao Orkestra Sinfonikoa bere mendeurrena ospatzen ari da. 

Egile zornotzarraren abestiak orkestrara moldatzeaz Bingen Mendizabal arduratu da, eta kontzertu berezi hauetan Iker Sanchez Silvak zuzenduko du orkestra. "Niretzat elkarlan hau ezohiko erronka da, ametsa zalantzarik barik. Eta salbuespen handiek merezi duten arretagaz erantzungo dugu. Izan ere, bere 100.urteurrenean Orkestrarekin kantatzeak orain arte ezagutu gabeko toki batera darama nire kantutegia eta aukera hau baliatu behar dugu ikuskizun gogoangarria osatzeko. Orkestazioa Bingen Mendizabalek sinatzeak ametsa are ederrago egiten du" azaldu du aurkezpenean.

Besteak beste, Muxikebarrin, Getxon eta Bilbon eskainiko dituzte kontzertuak; Bizkaiko hiriburuko emanaldia abuztuaren 20an izango da, Aste Nagusian. Diskoa, ostera, uda amaieran grabatuko dutela iragarri dute; hamabost abestik osatuko dute lana.  

25 Tour

Mikel Urdangarinek urteurren birako kontzertuekin uztartuko ditu Okestragaz eskainiko dituen emanaldiak. Besteak beste, Bartzelonan, Madrilen, Salamancan, Logroñon eta Londresen eskainiko ditu kontzertuak. Bira horren baitan, Durango ere bisitatuko du, ekainaren 4ean; Landako Gunean egingo du kontzertua, laukote formatuan, 22:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!