Zornotzako Azkuna egoitzak eta desgaitasuna duten pertsonen integraziorako AIDAE elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. María José Arenaza egoitzako zuzendariak adierazi du itun horren helburua gizartean indarrean "dauden estereotipoak gainditzeko" eta "kolektibo biak integratzeko" asmoa duela. Lankidetza horren lehendabiziko emaitza dantza inklusiborako saio bat egitea izan da. Azkuna egoitzako adinduek AIDAEk antolaturiko dantza saioan parte hartu dute, Nafarroa Zentroan. "Dantza horri eskerrak gaitasunak dituzten eta gaitasunik ez duten pertsonak konektatu gura ditugu, mugimenduagaz, musikagaz gozatzen, unea partekatzen, dibertsioz eta konplizitatez", adierazi dute alde biek. Dantzaldia bukatuta pausa bat egin zuten kafea eta gailetak elkarrekin hartzeko.