Zubiaur Musika Eskolak maiatzaren 16an zabalduko du matrikulaziorako epea

Anboto 2022ko maiatzaren 9a

Maiatzaren 16tik ekainaren 3ra bitartean eman dezakete izena ikasleek. 

Zubiaur Musika Eskolan musika klaseez gainera, dantza klaseak ere eskainiko dira; 'dantzarekin kontaktua' (6-7 urte), 'sormenezko dantza' (8-11) eta 'hip hop/funky' (12-18 urte) dantza ikastaroak eskainiko dira. Musika ikastaroak 4 urtetik gorako ikasleentzako izango dira. 

Matrikula internet bidez egin daiteke, www.ametx.eus/zubiaur webgunean. Aurrez aurre egin gura dutenek, musika eskolan bertan izango dute aukera, 13:00-18:00 ordutegian. Telefonoz 946 30 15 10 zenbakira deituta egin daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!