Igoera postuan dagoen Almeria, Amorebietaren hurrengo finala

Anboto 2022ko mai. 6a, 13:00

Amorebietak final bat jokatu zuen joan zen asteburuan eta bihar beste bat izango du. Matematikek bestelakorik esan arte, ez dago arnasarik lasai hartzeko astirik. Baina horrela dabiltzan bitartean, bizirik jarraitzen duten seinale izango da, gutxienez.

Horixe pentsatuko zuten jokalari eta zaleek joan zen asteburuan Fuenlabrada 2-1 menderatu zutenean. Gainera, Malagak eta Sporting Gijonek galdu egin zutenez, orain lau puntura dago salbazioa lau jardunaldiren faltan. 

Asteburu honetan erronka handia dute aurretik. Almeria bigarren sailkatuaren zelaia bisitatuko dute. Haritz Mujika entrenatzaileak adierazi du "irabaztera" joango direla eta taldea "gogotsu" ikusten duela. Gertatzen dena gertatzen dela, Amorebieta bizirik helduko da hurrengo jardunaldira: Huesca, Cartagena eta Ponferradina izango dira azken hiru aurkariak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!