Zornotzan Master Kaiolako finalak jokatuko dituzte domekan

Joseba Derteano 2022ko mai. 5a, 12:31

Martxoan 28 pilotarik hasi zuten txapelketa eta sei baino ez dira geratzen. Euren artean erabakiko dira aurtengo Master Kaiolako hiru txapeldunak, domekan, 17:00etan hasita.

Emakumeetan Olatz Arrizabalaga dimoztarrak eta Amaia Aldai gernikarrak neurtuko dituzte indarrak. Agirrezabalaga sasoi betean dago binakako Master Laboral Kutxa txapelketa irabazita, baina lau t'erdian indarrak parean egongo direla uste dute adituek.  Beñat Zubizarreta ataundarrak 22 urtez azpiko finala jokatuko du, gazte adina duen arren. Iraitz anaiak profesionaletan jokatzen du, Baikogaz, eta berak ere bide berdina darama. Beñatek Oier Hormaetxea izango du aurkari, gaztea izanagaitik afizionatuetan esperientzia baduen pilotari lezamarra. Biek euren onena ematen badute finalak ez du faborito argirik.

Indarra abilidadearen aurka
Azkenik, gazte mailan Arkaitz Eskuza laudioarrak eta Beñat Apezetxea doneztebearra heldu dira finalera. Eskuzak sake beldurgarria du. Apezetxeak fin aritu beharko du sakea bueltatzen. Horretan asmatzen badu, lau t'erdiko pilotari petoa da, langilea eta artista. Batek indarra du arma nagusia, eta besteak abilidadea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!