Zornotzan izandako eraso homofoboa salatzera deitu du udalak

Anboto 2022ko mai. 2a, 11:58

Iazko ekainean kontzentrazioa egin zuten Zornotzan, herrian izandako eraso homofobo bat salatzeko.

Zornotzako Udalak jakinarazi duenez, zapatuan eraso homofobo bat gertatu zen herrian. Hori salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur, 18:30etan, udal plazan.

Zornotzako Udalak jakinarazi duenez, zapatuan eraso homofobo bat egon zen herrian, eta eraso hori salatzeko Adierazpen Instituzionala kaleratu du eguerdi honetan. Udalak elkartasuna eta laguntza helarazi die erasoa jasan duten pertsonei eta familiei, eta gaineratu du onartezinak direla oinarrizko giza eskubideak errespetatzen ez dituzten erasoak eta indarkeria. Erasoa salatzeko deia egin die herritarrei. Gaur, arratsaldeko 18:30etan elkarretaratzea egingo dute udal plazan. Zornotzako Talde Feministak eta aniztasunaren aldeko Akelarre plataformak bat egin dute deialdiagaz. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!