Zigor Iturrietak Irlandako Waterville Trailrunning lasterketa irabazi du

Anboto 2022ko mai. 2a, 09:25

Zigor Iturrieta erdian podiuma osatu zuten Joe o Leary eta Peter Kehoe irlandarrekin.

EITBko Chiloe programaren barruan joan da hara.

Chiloe programagaz munduan barrena ibiltzen da Zigor Iturrieta zornotzarra, tokian tokiko gastronomia, historia, kultura… ezagutara ematen. Dagoen tokiko lasterketa batean ere parte hartzen du. Oraingoan Irlandako Kerry konterrian izan da eta hango Waterville Trailrunning lasterketan parte hartu du.

43 kilometroko lasterketa 04.04.00-an amaitu eta ordura arteko marka onena 28 minututan hobetu du. "Bost lagun aurrean joan ginen lasterketa erdian baino gehiagoan. Egia esanda, irlandarrak ez daude mendian korrika egitera oso ohituta. Gorantza ondo dabiltza, baina beherantza eta toki teknikoetan kosta egiten zaie. Holako jaitsiera batean utzi nituen atzean. Sufritu nuen baina gustura aritu nintzen", kontatu du Iturrietak. Grabazio guztiak amaituta gaur bueltatuko da etxera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!