Partidua 14:00etan izango da, Fuenlabradaren kontra. Autobusak 13:00etan irtengo dira, Osasun Zentroaren pareko geralekutik. Txartela aurretik hartu behar da. Klubeko denda ofizialean, Xiberu tabernan eta Autocares Olearen bulegoan eskuratu daitezke, zapatura arte. Bestalde, bazkide bakoitzak pertsona bi gonbidatu ditzake partidua doan ikusteko. Sarrerak eta gonbidapenak aurrez ateratzeko epea gaur amaitzen da. Partiduaren egunean bertan ere erretiratu daitezke, Lezamako leihatilan.