Larrea kiroldegiko sauna maiatzaren 2an zabalduko dute berriro

Anboto 2022ko apirilaren 28a

Sauna zarratuta egon da pandemiagatik.

Bi urtean zarratuta egon eta gero, Larrea kiroldegiko saunak ateak zabalduko ditu maiatzaren 2an. Horrekin, kiroldegiko zerbitzu guztiak %100ean berreskuratuko dituzte. Udalak jakinarazi du saunara joateko ez dela hitzordurik eskatu behar. Orgutegia honakoa izango du. 8:00-21:30 astelehenetik barikura. 9:00-19:30 zapatuetan eta 9:00-13:30 domeketan zein jaiegunetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!