Garapen Iraunkorrerako Helburuak zehazten dituen xedeak lortuta, edo behintzat bideratuta, heldu gura du 2030. urtera Zonotzako Udalak. Bide horretan, Zelaieta Zentroan bildutako ikasleek aukera izan dute udalaren aurtengo proiektu nagusietako bat ezagutzeko: Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022 plana.