Ibiliaz ezagutu egitasmoaren bigarren irteerak moldaketa bat izan du. Asteburu honetan egingo dute irteera, apirilaren 9an, goizeko 8:00etan. Bigarren etapa hau zailtasun bakoa izango da, ingurua ezagutu gura duen edonork egiteko modukoa. Euskaraz egingo den bigarren ibilaldi gidatua Araban izango da, Bernedo aldean. Izena eman gura duten herritarrek Zelaieta Zentroan izango dute horretarako aukera datorren eguenera arte, edo tokiak bete arte, 14:30etik 21:00etara. Prezioa, 8 euro.