Zornotzako Udalak lehiaketa publikora atera du Gudari kalea berrantolatzeko obra, Ogenbarrena inguruarekin bat egiten duen eremuan. Gudari kalea berrantolatzearen helburua da eremuari akabera berriak ematea, espaloiaren sekzioa eta ibilgailuen bidea lantzea, eta aparkaleku berriak sortzea. Andoni Agirrebeitia alkateak dioenez, udalaren konpromisoa "argia" da "herritarren beharrizanekin eta eskakizunekin". Gudari kalearen berrantolaketa berriari esker, 35 aparkaleku berri sortuko dituzte, "herritarren eta inguruko bizilagunen eskaerari erantzunez". Era berean, autobus-geltokia berrantolatzea eta konfiguratzea ere aurreikusi dute.