61. Udaberri Klasikoa lehiatu zen atzo Zornotzan, Euskaldun Txapelketako lasterketan. Bizkorrena Lizarte taldeko Hugo Aznar izan zen, bigarren Xabier Berasategi sailkatu zen eta hirugarren Endika Balza de Vallejo. Taldekako sailkapena Laboral Kutxak irabazi zuen.