Elordik egunero-egunero egingo du kronikatxoa ANBOTOren irakurleentzat. Bide batez, gogoratu egunotan jarraipen berezia egingo diogula euskara erabiltzearen aldeko adierazpen kolektibo handiena den Korrikari. Hitzekin.
Ane Elordi Alburquerque zornotzarra Korrikako prentsa taldean sartuta dabil buru-belarri. Amurrion egon da, Korrika irteera bertan bizitzen, eta han sentitutakoak partekatu ditu gurekin. Durangaldearen harrera egungokoa izango dela seguru dago. Eskualdeko herritarrak deitu ditu AEKren jaiarekin bat egitera.