Zornotzako Udalak Bizikleta Plana garatzeko lanak hasiko ditu apirilaren 4an. Obrek sei hilabete iraungo dute eta herriko hainbat puntutan izango dira esku hartzeak. Gaur egungo bizikleta sarearen jarraikortasuna eta arazoak konpontzea, erdiguneko perimetroa mugatzea, sartzeko ateak ipintzea, seinalektika hobetzea eta oinezkoentzako zein txirrundularientzako ibilbide partekatuak sortzea aurreikusi dute besteak beste. Udalaren asmoa da herrian bizikleta bidezko mugikortsunaren aldeko apustua sustatzea, lanera, ikastera zein errekaduak egitera bizikletaz mugitzeko. Lanak 1.139.000 euroko aurrekontuagaz egingo dituzte, sei hilabeteko iraupenagaz.