Larruzeak Unai Ormaetxearen laguntza izan du ipuina idazteko. Ormaetxeak berak elkarrizketatu egingo du Pili Larruzea ipuin kontaketaren ostean, egilea hobeto ezagutzen laguntzeko.
'Su txikitan' zikloko lehenengo gonbidatua Mikel Zarrabeitia futbol jokalaria izan zen. Zikloa iaz hasi zen, zornotzar desberdinak ipuin bat sortu eta kontatzera ausartzeko helburuagaz.