Gure eskualdean waterpolo talde bakarra dago. Zornotzako taldea. Estibaliz Amesti eta Rubén de Castro bikoteak 2017an sortu zuten kluba, eskualdeko umeei kirol berri bat eskaintzeko asmoz. Kirolak harrera ona izan du eta uneotan 24 umek entrenatzen dute Larreako igerilekuan. Entrenamendu saio batera hurbildu gara haien lana gertutik ezagutzeko.