Zornotzako Udalak Zubiondo parkeko Skatepark berriaren obra esleitu du

Anboto 2022ko mar. 16a, 09:04

Pista berria egungo skateparkearen kokaleku berean eraikiko dute eta lanak hasita, obra lau hilabeteko epean amaituko dute.

“Skatepark berria gaur egungoa baino zabalagoa izango da, inguruko berdeguneak ere bere egingo baititu, urbanizazioan erabat integratuz”, azaldu dute udal arduradunek. Bi modalitate nagusiak praktikatu ahalko dira: streeta eta parka. Guztira 270.000 euroko inbertsioa egingo dute. Diseinu aldetik, hainbat elementu instalatuko dituzte, guztiak skatepark bakar eta oso batean integratuz. “Patinatzeko linea guztiak egongo dira erabilgarri. Egokia izango da hasiberrientzat zein esperientzia handiagoko erabiltzaileentzat".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!