Zornotzako aurrekontu parte hartzaileetan proiektuak aurkezteko epea, zabalik

Anboto 2022ko mar. 4a, 08:53

Udalak 830.000 euro bideratu ditu egitasmora. Herritarrek apirilaren 30era arteko epea dute proposamenak egiteko. 

Zornotzako Udalak 2023rako aurrekontu parte hartzaileak ipini ditu martxan. Ohi bezala, prozesu irekia izango da eta zornotzarrek aukera izango dute datorren urteko aurrekontuaren zati bat zertan inbertituko den erabakitzeko. Horretarako proposamenak aurkeztu beharko dituzte. Proiektuak 16 urtetik gorako pertsonek eta elkarte, fundazio eta antzekoek aurkeztu ahalko dituzte, baldin eta nortasun juridikorik badute. Egindako proposamenak udal-eskumenekoak izan beharko dira, garrantzizkoak eta interes orokorrekoak, ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak, legezkotasuna bete beharko dute eta urtebeteko epe muga izan beharko dute, hau da, ez dute etorkizuneko aparteko gasturik sortu beharko. Era berean, ezin izango da proposamenik aurkeztu langileak kontratatzeko gastuetarako, enpresa edo profesional autonomoak kontratatzeko, diru-laguntzak edo bestelako laguntzak emateko. 

Proposamenak aurkezteko udalaren web orrira, Herritarren Arreta Zerbitzura edo Zelaieta Zentrora joanda aurkeztu beharko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!