12-18 kilometroko lau ibilaldi, euskaraz arituta Euskal Herria ezagutzeko

Anboto 2022ko mar. 3a, 09:08

Etxanoko herritarrek egindako irteera baten irudia.

Urbasara, Arabara, Gipuzkoako kostaldera eta Bizkaiko kostaldera antolatu dituzte Ibilian ezagutu programaren baitako txangoak.

Zornotzako Udalak lau irteera prestatu ditu Ibiliaz ezagutu programaren baitan. Kirola, natura eta ondarea ezagutzea ahalbidetuko duten lau ibilbide izango dira, Hego Euskal Herriko bazterretan egingo dituztenak, euskaraz. Ibilaldiak martxoaren 26an, apiriparen 2an, apirilaren 30ean eta maiatzaren 7an egingo dituzte. Txango guztiak Nafarroa aparkalekutik hasiko dituzte goizeko 8:00etan. Udalak autobus zerbitzua ipiniko du etapa bakoitzaren hasierara joateko eta bukaeratik Zornotzara bueltatzeko. Udaleko kirol sailak herritarrak animatu ditu "zailtasun ertaineko irteera hauetan parte hartzera". Honako hauek izango dira ibilbideak.

  • Martxoaren 26a: Lekeitio - Ea kostaldetik barrena. (17 kilometro).
  • Apirilaren 2a: Arabara irteera (12 kilometro).
  • Apirilaren 30a: Orio - Zarautz kostaldean barrena (12 kilometro).
  • Maiatzaren 7a: Urbasara irteera. (12 kilometro).

Txangoetan izena emateko Zelaieta Zentrora jo behar da, irteera egin baino egun bi lehenago gutxienez, plaza kopurua mugatua baita. Ibilbideetan parte hartzeko ezinbestekoa da Ametx txartela erabiltzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!