Negozio bat martxan ipintzeko gida praktikoa kaleratu dute Zornotzan

Anboto 2022ko mar. 2a, 14:49

Udalak ekonomia eta enplegu arloan aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi gura du gidagaz.

Zornotzako Udalak gida praktiko bat argitaratu du, enpresa jarduera bat pausorik pauso zelan garatu daitekeen azalduta. Gidak ekintzaileentzako tresna izan gura du, "enpresa sare lehiakorrak eta etorkizunerako aukerak" sortzeko. Estibaliz Martiartu zinegotziak dioenez, argitalpenak hiru atal ditu: negozioa zabaldu aurretiko pausoeak, negozioa zabaldu osteko betebeharrak eta kontsultatu beharreko helbideen bilduma. daude bertan. Argitalpena Lanbide Heziketagaz batera egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!