Aquagym, Spinbike eta Zunba Larrea kiroldegiaren ikastaro eskaintzan

Anboto 2022ko ots. 24a, 15:05

Larreako kiroldegiak apiriletik ekainera bitarteko kirol jarduerak prestatu ditu. Izena emateko epea martxoaren 1etik 9ra egongo da zabalik.

Helduentzako kirol aukeren artean honako hauek daude: Aquagym, GAZ (Gluteoak, Abdomena eta Zangoak), Comby, Pilates, Xunba, Spinbike eta igeriketa ikastaroak. Umeen kasuan, igeriketa ikastaroak antolatu dituzte. Azken hauek aste barruan zein asteburuetan eskainiko dituzte.Ikastaroetan izena emateko Larrea kiroldegira bertaratu edo www.ametx.eus helbideko inprimakia bete beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!