Adikzioen menpekotasuna prebenitzeko saioak Zornotzako Guraso Eskolan

Anboto 2022ko ots. 21a, 09:43

0-3 urte, 10-13 urte eta 14-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako saioak izango dira. 

Zornotzako Gizarte Ekintza Sailak Familia Eskolak antolatu ditu adikzioak prebenitzeko zerbitzuaren bitartez. Familiaren eremuan mendekotasunen prebentzioa sustatzeko helburuagaz hiru adin-tartetara egokitutako prestakuntza saioak antolatu dituzte. Gutxi gorabehera, galdera hauetan oinarritutako gaiak landuko dituzte: "Zornotzako gazteek lehen baino gehiago edaten eta erretzen al dute? Internet, mugikorrak eta bideo-jokoak
gehiegi erabiltzen al dituzte? Zer aldatu da? Zer egin dezaket ama edo aita naizen aldetik arazorik izan ez dezaten?". Prestakuntzen helburua da egungo gizartean seme-alabek bizi duten errealitatea familiei azaltzea, eta prebentziorako eta gurasotasun positiborako baliabideak ematea.

14-16 urte bitarteko umeak dituzten familiei zuzenduriko saioa

  • Martxoaren 28a. 18:00-20:00 (euskaraz)
  • Martxoaren 22a. 18:00-20:00 (gazteleraz)

10-13 urte bitarteko umeak dituzten familiei zuzenduriko saioa

  • Martxoaren 14a. 18:00-20:00 (euskaraz)
  • Martxoaren 15a. 18:00-20:00 (gazteleraz)

0-3 urte bitarteko umeak dituzten familiei zuzenduriko saioa

  • Martxoaren 11. 17:30-19:30 (euskaraz)
  • Martxoaren 29a. 17:30-19:30 (gazteleraz)


Talde bakoitzean, gutxienez, 5 pertsonek hartu beharko dutela parte, saioek aurrera egin ahal izateko. Aurrez aurreko prestakuntza saio guztiak Nafarroa Zentroko 2. solairuan izango dira.
Izena emateko, 946 30 00 02 telefonora deituz edo drogamendekotasuna@amorebieta.eus helbidera idatzi daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!