Guggenheim museora bisita eta memoria entrenatzeko ikastaroa, Zornotzako zaintzaileentzat

Anboto 2022ko ots. 14a, 11:56

Bilboko museorako irteera martxoaren 25ean egingo dute.

Zornotzako Gizarte Ekintza zerbitzuak egitasmo antolatu ditu Zainduz programaren baitan. Euretako memoria lantzeko tailerra izango da. Guggenheim museora irteera, bestea. Memoria entrenatzeko tailerra hainbat jarduera entretenigarrirekin landuko dute. Arreta, kontzentrazioa, hizkuntza, arrazoiketa eta orientazioa landuko dituzte. Saioak Nafarroa Zentroan eskainiko dituzte, eguaztenetan, martxoaren 2tik apirilaren 6ra bitartean, 17:00-18:00 ordutegiagaz. Doakoak izango dira. Bestalde, Guggenheim museorako irteera martxoaren 25ean izango da, 16:00-19:00 ordutegiagaz. Izena emateko epea martxoaren 11ra arte dago zabalik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!