Zornotzako Udalak hiru eguneko egitaraua antolatu du inauterietarako. Askotariko jarduerak batu ditu bertan, musika emanaldiak, kalejirak eta dantzaldiak tarteko. Perubele otsailaren 25ean ailegatuko da Zelaieta parkera, iluntzeko 19:00ean. Ekitaldia Udazken taldeko gaiteroek girotuko dute eta horrekin batera emango diote hasiera inauteriei. Jaiak Zelaieta parkean ipiniko den karpan izango du segida, Luhartz taldearen erromeriagaz.
Photocalla eta mozorro lehiaketa
Martxoaren 1ean ekitaldi nagusi bi egingo dituzte ludotekan: Photocalla eta Txiki Rock. Lehenengoan argazkiak ateratzeko aukera egongo da, gero irudiak Instagramera igotzeko. Kontzertuan, berriz, familia guztiarentzako abestiak eskainiko dira. Kortatu, Itoiz edo Hertzainaken bertsioak egingo dituzte besteak beste.
Inauteriak Perubele erretakoan amaituko dira. Zelaieta parkean erreko dute martxoaren 1ean, 19:00ean.
ZORNOTZAKO INAUTERIAK 2022
Otsailak 25
- 17:00/ 18:00/ 19:00 Perubeleren eskulan tailerra (Izen-ematea: Gazte Informazio Bulegoa) Ludoteka.
- 17:15 Pirritx, Porrotx eta Marimotots. (Sarrerak agortuta) Zornotza Aretoa.
- 19.00 Perubeleren aurkezpena. Zelaieta parkea kioskoan, Udazken taldeko gaiteroekin. Zornotza Aretoa
- 19:15 Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Udabarri Dantza taldearekin (sarrerak agortuta). Zelaieta parkea.
- 20:00 Erromeria Luhartz taldearekin
Otsailak 26
- 12.00 Go!azen 8.0 Zornotza Aretoa (Sarrerak agortuta)
- 12.30 Inauteri dantzak Udabarri dantza taldearekin, Herriko plazan
- 17:00 Umeentzako ikuskizuna: Tomaxen abenturak. Zelaieta parkeko karpan
- 17:30 Go!azen 8.0 Zornotza aretoan (sarrerak agortuta)
- 18:00 Perubeleren eskulan tailerra Gaztetxokoan
- 19:00 Triki Piu Pand taldearen kalejira herriko kaleetatik
- 19:30 DJ Oihan Vega Zelaieta parkeko karpan
Martxoak 1
- 17:00 Polaroid Photocalla ludotekan
- 17:30 Txiki Rock umeentzako ikuskizuna Zelaieta parkean
- 19:00 Perubeleren agurra, Udazken taldeko gaiteroekin